lunes, 28 de mayo de 2007

Jardueren egunkaria

Gaur, astelehena maiatzaren 7a, lehenengo aldiz egunkaria estrenatu dut. Ez daukagu oso argi ze lan egin behar dugun baina, saltseatu behintzat egingo dugu...

MAIATZAREN 8a, asteartea:

Gaur, taldeko lana egiteko, hau da, eskola ezberdinetako teknologia berrien erabileraren inguruko azterketa egiteko, galdetegi txiki bat prestatu dugu.Galdetegia ez da izango berdintsua, eskolaren arabera zertxobait aladatuko da, halere, gauza berdintsuak aztertzen saiatuko gara. Taldekide bakoitzak ikastetxe bat aukeratu, bertara joan eta teknologia berrien inguruan egiten duten erabileraren azterketa eta deskribapen lan bat egingo dugu: jarduera motak eta nola eramaten diren aurrera, hardware-ak(ordenagailua, scanner, inpresorak, sarea ... ) eta software-ak (Sistema Eragileak, Aplikazioak ...) aztertuz. Ondoren, taldekide guztion lanak batu eta eskola ezberdinen arteko konparaketa egingo dugu;eta, azkenik, eskola horietan teknologia berrien erabilera hobetzeko proposamenak emango ditugu.

MAIATZAREN 14a, astelehena:

Oraintxe bertan Movie Maker programa erabiltzen ikasten ari gara, bideoak sortzeko programa. Ordenagailu hauek mugatuta daudenez, ez da komeni 4-5 minutu baino gehiagoko bideoak sortzea eta , gainera, efektu eta trantsizio asko jarriz gero, "pisu" gehiegi hartzen dutelako.
Talde lanari dagokionez, jada egin dugu banakako lana, hau da, jada joan gara eskoletara eta egin ditugu bai galdeketa eta baita argazkiak atera ere. Gaur, beraz, gure lanak batzen hasi gara eta, pixkanaka bagoaz lanarekin aurrera.

MAIATZAREN 15, asteartea:

Gaur Laianek bloga sortzen lagundu dit. Horretarako, lehenbizi GOOGLEn kontu berri bat sortu dugu ( Google-en "acceder"-era joanez). Ondoren, hotmailera joan eta nire korreo elektronikora bidalitako mezutik sortutako kontu horretara iritsi gara. Honela, BLOGGERean klikatu eta nire bloga sortu dut (plantila aukeratu, jardueren egunkaria gehitu...). Bloga taldean eta klasean egindako lanak argitaratzeko erabiliko dugu: eskolen arteko konparaketa, bideoa...
Honekin denbora dexente pasa dugu, blogak sortzeaz gain zertxobait saltxeatzen aritu baikara, eta ordenagailuan, beti bezala, denbora ziztu bizian pasatzen baita.


MAIATZAREN 21, astelehena:

Gaurkoan jada bukatu ditugu eskoletan egindako galdetegiak. Taldekide bakoitzak egindako lanak irakurri eta antolatu ditugu eta, ondoren, lau eskolen arteko konparaketa egiteari ekin diogu: eskolen arteko ezberdintasun eta berdintasunak aztertu, hobetze-proposamenak egin...
Lan hori amaituta, taldekide bakoitzaren blogak jasoko dituen taldeko blog bat sortu behar izan dugu, bertan taldeko lanak argitaratzeko. Blog honetara bakoitzaren bloga binkulatu dugu lanarekin batera, eta bloga txukuntzeari ekin diogu.


MAIATZAREN 22, asteartea:

Gaurkoan taldeko bloga antolatzen aritu gara eta bertan argitaratu beharreko lanak sartzen.


MAIATZAREN 28, astelehena:

Taldeko bloga txukuntzen eta antolatzen ari gara. Alde batetik, eskolen arteko konparaketaren lan idatzia jada egina dago, eta baita lan horren inguruan Movie maker-en bidez egindako bideoa ere. Bideoa ere blogean argitaratu dugu, lan hori, beraz, amaitutzat jo dezakegu.
Beste alde batetik, aurretik Nere-rekin egin genuen narrazio digitalaren sortze-prozesuaren inguruko azalpena/deskribapena ere egin dugu, eta blogean argitaratu. Hoberena narrazio digitala bera blogean argitaratzea izango litzateke, baina, gehiegi okupatzen duenez, ez da posible; beraz, lan horren inguruko lan idatzia soilik sartu ahal izango dugu.


MAIATZAREN 29, asteartea:

Bukatu dira klaseak!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Azken eguna da eta lanak jada bukatu ditugu; aurkezpena egin behar genuen baina ia ez dago denborarik. AGUR!!!!